Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ORAINDIK GAZTIA DA (ARDIAI)
Testu normalizatua
ORAINDIK GAZTEA DA (ARDIAI)
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Oraindik gaztia da:
bederatzi urte;
ibilpiria galdu,
zorrua ezin bete;
etzanta egoten da
alegindu arte,
gero belaunikoka
barkaziyo eske.

2.Geiago ere baditut
orren modukuak,
ezurrez gizenak bañan
aragiz flakuak:
iñoiz tokatzen baira
pauso bi altuak.
amilka ta boteka
madarikatuak.

3.Askotan egoten naiz
neregan pentsatzen,
ardiyak ez diratela
bererik ematen:
berririkan azi ez ta
lengo zarrak iltzen,
aurten bapo ari naiz
putriak mazkatzen."