Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ZER NAIZ NI ZU GABE
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

Errepika:
Zer naiz ni zu gabe,
maitasun nerea?
Zer naiz ni zu gabe?
Zurezko bihotza;
geldirik dagoen
erlojo tristea.
Zer naiz ni zu gabe?
ikara ta otza!

1.Zugandik dakit nik
mundua maitatzen
ta guztia dakust
gaur zure argitan.
Horla iturrian
ura da xurgatzen;
zeruko izarrak
pozez irakurtzen;
oihuka erantzun
oihuei menditan.
Zugandik dakit nik
bizitzen pozetan.

2.Zugandik dakit nik
ta daukat barruan:
eguardiz dela egun,
urdiña zeruan;
poza ez dagola
taberna-zuloan.
Eskutik hartuaz
gaurko inpernuan,
agertu diazu
maitasun beroa,
agertu diazu
luzatuz eskua.

3.Zoriona aitatuz
maiz triste begiak.
Naiz besterikan ez,
malkotxo galdua;
Hitz bitan esan-da,
gitar-garrasiak.
Baina dizdiz daude
zorion-izpiak.
Aitortzen dizutet,
onartuz mundua,
ez dela amets hutsa
maitasun-kantua."