Euskal kantutegia

Berezko izenburua
IRU DAMACHO
Testu normalizatua
HIRU DAMATXO
Kantutegia
Colección de Aires Vascongados
Argitalpenaren urtea
1981
Argitaletxea
SENDOA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
SANTESTEBAN, JOSE ANTONIO

BEREZKO TESTUA

Iru damacho Donostiyaco
Errenteriyan dendari
Josten ere badaquite baña
Ardoa eraten obequi.
Eta crisquitin crosquitin
Arrosa crabelin
Ardoa eraten obequi.

Donostiyaco gaztelupeco
Sagarduaren gozua,
Anchen eraten ari nitzala
Ausi zitzaidan vasua.
Eta crisquitin crosquitin
Arrosa crabelin
Vasua cristalezcua.

Iru damacho Donostiyaco
Irurac gona gorriyac,
Sartzen dirade tabernan eta
Irtentzen dirade ordiyac.
Eta crisquitin crosquitin
Arrosa crabelin
Irtentzen dirade ordiyac.

Donostiyaco nescachachuac
Calera naidutenian,
Ama piperric ez dago eta
Banua salto batian.
Eta crisquitin crosquitin
Arrosa crabelin
Banua salto batian.

Donostiyaco iru damachoc
Eguin omendute apostu,
Ceñec ardo gueyago eran eta
Cein guchiago moscortu.

Arrosachoac bost osto ditu
Crabelinchuac amabi,
Mari Josefa nai duben orrec
Esca biotza amari.
Eta crisquitin crosquitin
Arrosa crabelin
Esca biotza amari."