Euskal kantutegia

Berezko izenburua
PELLO JOXEPE
Testu normalizatua
PELLO JOXEPE
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
SANTESTEBAN, JOSE ANTONIO

BEREZKO TESTUA

1. Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen.
Etxera joanda, esan omen du:
-Ez da nerea izanen.
Ama horrek berak topa dezala
haur horrek aita zein duen.

2. -Ai, hau pena ta pesadunbrea,
senarrak haurra ukatu!
Haurtxo honentzat beste jaberik
Pello Joxepe, bihotz nerea,
haur horrek aita zu zaitu.

3. -Fortunosoa nintzala baina
ni naiz fortuna gabea.
Abade batek eraman dizkit
umea eta andrea.
Haurra berea bazuen ere,
andrea nuen nerea."