Euskal kantutegia

Berezko izenburua
USO ZURIA
Testu normalizatua
USO ZURIA
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Uso zuria, errazu,
Norat joaiten zira zu?
Espainiako bortuak oro
Elurrez beteak dituzu.
Gaurko zure ostatu
Gure etxean baduzu.

2.Uso zuri bat egrtu zaigu
Frantziako mugatik.
Lumatxoren bat falta omen du
hegotxo biren erditik.
Luma huraxe falta ez balu,
ez da munduan parerik.

3.Ez nau izutzen elurrak,
ez eta gauaren ilunak.
Maiteagatik pasa nitzake
gauak eta egunak,
gauak eta egunak,
desertu eta ohianak.

4.Uso zuria airian,
ederragoa mahaian.
Zure parerik ez dut aurkitzen
Espainia guzian,
ez eta ere Frantzian,
eguzkiaren azpian."