Euskal kantutegia

Berezko izenburua
OI, EGUBERRI GAUA
Testu normalizatua
OI, EGUBERRI GAUA
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

1.Oi, Eguberri gaua, bozkariozko gaua,
alegeratzen duzu bihotzean kristaua!
Mundua zorionez mukuru bete duzu,
Mesias jaio dela zuk erran baitiozu.

2.Gau ilunean ez da ageri eguzkirik
honetan dakusagu mirakuluz hilkirik.
Oi, gau zoragarria, argi bat duzu piztu
horrek bazter guztiak argitu behar ditu.

3.Zeruetan izarrak bozkarioz dantzatzen
beste gauetan baino gehiago dizdiratzen.
Aingeru hauek berriz kantari dihardute,
kristau hauek bakea eskaintzen ari zaizte."