Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MANUEL NARRUK
Testu normalizatua
MANUEL NARRUK
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ZESTOA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Manuel Narruk esan dit
bertso berriak jartzeko,
beor tratua nola egin duen
bere burua galtzeko,
Don Blas Querido empeñatu da
neri gezur hau sartzeko
ganadu txur au enkajatu dit
kotxeru bati saltzeko.

II.Azaroaren hogei ta bian
ontzako baten tratua,
zortzi urte eta ernari dala
egin dit juramentua;
hamasei ere bai omen ditu
gainera berriz antzua,
begi bakarra zala uste ta
suzeditu zait itsua."