Euskal kantutegia

Berezko izenburua
UITZI, LEKUNBERRI
Testu normalizatua
UITZI, LEKUNBERRI
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LARRAUN
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Uitzi, Lekunberri, Etxarri ta Aldatz,
probe gertatu dire aurten lurrak babaz;
Arruitz ori bide da guzien burue,
en izango y omen da saltzeko modue.

II.Madotz eta Odoritz, Astiz te Mugiro,
Jaungoikoak oietan zerbait eman digo;
Barabar ta Iribes, goazen Aillire,
orietan eztue eraiteko diñe.

III.Errazkindik Albisu, Azpirotz, Gorriti;
babak pasea libre kamio berritik.
Amazazpigarrena an dago Lezeta:
ikazkin baterikan orietan ezta.

IV.Baba zarrik saltzeko iñork baldin badu,
anegak sei ezkutu egiten omendu;
eztut bada nik senti Larraunen bestetan,
Uitziko errien iru.lau etxetan."