Tren-geltokia eta "Aurrera" lurrun-trena, Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoan (Gipuzkoa).
Tren-makina eta bagoi bat, tren-geltokian. Makina bakoitza trenbide batean dago. Ezkerrean, "Aurrera" lurrun-trena ikusten da. Makina hau, 1898 urtean Nasmyth & Wilsonek egin zuten, Elgoibar eta Donostia artean zebilen trenarentzat. 1960 urtera arte erabili zen eta, 1991 urtean, Trenbidearen Euskal Museoak berreskuratu zuen. Gaur egun, egurrezko bagoiei tira egiteaz arduratzen da, bisitariek antzinako tren hauetan ibilbide txikiak egin ditzaten. Trenbide paraleloan, bagoi bat agertzen da. Eskuinean, Azpeitiako tren-geltokiaren zati bat ikusten da. Eraikuntza hau, 1926 urtean eraiki zen, Ramon Cortazar arkitektoaren diseinuari jarraituz. Hiru solairuko eraikuntza da. Beheko pisuan erdi-puntuko arkuak daude, leiho-biki zorrotzak ikusten dira bigarren pisuan eta, hirugarrenean, bao zuzenak. Harrizko eraikuntza da eta, goiko mailan, fatxada luzituta dauka. Beheko pisuetan berriz, harria agerian dago. Horman grisa da harria, baina baoak inguratzen dituzten markoetan, beix kolorekoa da. "Azpeitia" dion idazkun bat, non gauden adierazten du.TAGAK: Azpeitia, Lasao, Zumaia, Zumarraga, Urola, Gipuzkoa, trena, antzinako, museoa, euskaldun, Euskotren, ikatza, lurruna, kea, makina, tren-makina, Aurrera, bagoia, kotxea, bidaiatu, bidaiatzailea, Donostia-San Sebastián, tren-gidaria, Elgoibar, plaka, Nasmyth & Wilson, trenbide, arkitektura, eraikuntza, fatxada, Ramón Cortázar, paralelo, leiho bikia, ogiba-, arkua, erdi-puntua, harria, luzitu, trena, Elgoibar
Fondoa Javier Juanes
Gaia Garraioak eta komunikazioak
Egilea Juanes de la Peña, Javier
Lekuen izenak AZPEITIA
Data 1999
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 42106.jpg