Agenda

2019 eta 2020ko Lekuona Sarien ematea

Sariak

2019 eta 2020ko Lekuona Sarien ematea

Ordutegia eta data:
2021/12/20 18:00
Tokia:
Kafe Antzokia. Bilbo

Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak abenduaren 20an, astelehena, jasoko dituzte sariak Bilboko Kafe Antzokian egingo den ekitaldi bateratuan, 18:00etatik aurrera. Ekitaldi mugatua izango da eta web orrialdean izena eman beharko da aurretik. Hitzorduan erakunde instituzionaletako eta epaimahaiko ordezkariek parte hartuko dute, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariarekin batera.

Emanaldiaren ondoren, bi sarituen arteko elkarrizketa izango da, bai eta bertaratutako publikoarekin ere.