Ekonomia feministari zor diogu “bizitza erdigunean” jarri beharraren ideia. Ekonomia ortodoxoan merkatuak eta honen logikari lotutako lehentasunek duen zentraltasuna salatzen du, eta ekonomia bera eta bere helburuak berdefinitzen laguntzen digu: guztion beharrizanak asetzeko baliabideak sortzea eta bizitzeko moduko bizitza baterako baldintzak ezartzea. Bizitzaren sostengarritasunaren paradigma izan beharko litzateke, beraz, sistemaren ardatza.
Ekonomia feministaren ibilbide akademikoa luzea da, baina hausnarketa eta teoria hauek eztabaida publikora saltoa eman dute. Azken bi urteetako martxoaren 8ko greben muina, besteak beste, ekonomia feministaren errebindikazioak izan dira. Hala eta guztiz ere, Covid-19ak eragindako krisia izan da, inoiz baino modu argiagoan, eta lazgarriagoan, azalera atera dituena gure sistema sozio-ekonomikoaren desberdinkeria guztiak (generoa, klasea, jatorria, adina…) eta pertsonon beharrizanak lehentasun gisa ez jartzeak dakartzan ondorio kaltegarriak. Azken finean, sistema beraren sostengarritasun-eza.
Gainera, argi gelditu dira bizitza eusten duten prozesuak eta esparruak zeintzuk diren, haietako batzuk ikusezin mantendu direnak, eta beraz, balorazio sozialik gabe. Bizitzari eutsi beharko lioketen kate-maila batzuk daude (Carrasco, 2017): natura, zaintza-lanak, komunitatea, merkatuko ekoizpena eta Estatua. Krisiak erakutsi digu esparru guzti hauen elkarrekiko mendekotasuna, eta momentuz esfera batzuen interesak lehenetsi direla bizitzak arriskuan jarriz.
Pil-pilean dauden eztabaidak dira enplegua eta etxeko/zaintza lanen antolaketa soziala (bereziki adinekoen zaintza-sistema), kontziliazio arazoak, bizitzari eusteko funtsezkoak diren zerbitzuen pribatizazioaren ondorioak, Estatuaren/gizonen/enpresen ardura zaintza lanetan, funtsezko sektoreen eta lanen prekarizazioa (zaintza eta etxeko lanetan dabiltzan emakume migranteena esaterako), denboraren erabilerak eta honek dakartzan desberdinkeriak, merkatuaren beharrak lehenesteak dakartzan ondorio ekologikoak, etab.
Erakunde publikoek eta beren jardunak bizitza duinak bermatzeko duten papera inoiz baino garrantzitsuagoa da. Politika publikoak errealitatearen beharrezko eraldaketa eta egiturazko desberdintasunak gainditzea sustatzeko tresna izan daitezke; gaur egungo gizarte- eta genero-larrialdiko egoerak premiazkoak diren politikak erreformatzea eskatzen du, larrialdiei eta premiei erantzuteko, baina ez hori bakarrik: gizarte-eredu justu eta sostengarri batera aldatzeko orientazioa izan beharko dute.
Politika publikoek egitura ekonomiko-sozialaren mantentzean daukaten funtsezko papera kontutan hartuta, ezinbestekoa izanen da hauek ekonomia feministaren ekarpenekin blaitzea bizitzaren sostengarritasuna, giza-eskubideak eta genero-justizia bermatzeko. Jardunaldi honen helburua da hausnartzea nolako politika publikoak behar ditugun xede horiek lortzeko, are gehiago azken krisi honek ekarriko dituen aldaketa sozial eta ekonomikoen aurrean.
Honetarako goiz oso bateko egitaraua antolatu dugu. Lehenik gaiaren konplexutasunak eskatzen duen kokapen teorikoari emanen diogu lekua, akademiaren munduko aditu ezberdinekin, baina irtenbideak proposatzeko eskatuz. Ondoren erakunde publiko ezberdinetako ordezkarien arteko mahai-ingurua izanen dugu, beren eragin-esparrutik krisiak planteatu dituen erronken inguruko hausnarketa egin dezaten eta horiei aurre egiteko neurriak.
Aurkezle eta moderatzaile: M. Pilar KALTZADA
Hitzaldiak euskaraz zein gazteleraz izango dira eta itzulpen zerbitzua eskainiko da.
09:00
09:15
Apuntes para una economía política feminista (es)
María PAZOS MORÁN. Universidad Pompeu Fabra
10:15
Politika publiko feministak eta aurrekontuak genero ikuspegitik (eu)
Yolanda JUBETO. EHU
El objetivo de la corresponsabilidad paritaria: políticas públicas para la organización social del trabajo y el cuidado (es)
Mª Luz DE LA CAL. EHU
11:30
Atsedenaldia
12:00
Izaskun LANDAIDA. Emakunde
Teresa LAESPADA. Bizkaiko Foru Aldundia, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna
Aizpea OTAEGI. Errenteriako Udala
13:30
Irekiera; Irekiera hitzaldia; Saio akademikoa | Mahai-ingurua |