Herritarren gune honek Eusko Legebiltzarreko talde parlamentariek Autogobernu Lantaldean proposatutako Estatutu berri baterako oinarriak herritarrekin partekatzeko asmoa du. Eusko Legebiltzarra eta Eusko Ikaskuntzaren arteko kolaborazio marko batean gauzatuko da eta herritarron ekarpenak jasotzea eta adostasunerako aukerak eta joerak bilatzeko gunea izan nahi du.
Eztabaidarako abiapuntua talde parlamentario bakoitzak proposatutako oinarriak izango dira, hiru bloke tematikoren arabera landuko direnak:
Larunbat goizeko saio honetan (9:30-14:30) metodologia parte-hartzailea erabiliko dugu eta giro eroso eta atsegin batean partekatuko ditugu gure nahiak eta desioak, kezkak eta galderak. Gure komunitatearen etorkizuna eraikitzea delarik denon helburua, gauzatuko dugun dinamika hiru printzipiotan oinarrituko da: berdintasuna, errespetua eta efikazia.
Eusko Legebiltzarreko talde parlamentario bakoitzaren proposamenak aztertzeko eta saioa eraikitzailea izan dadin dokumentu hauek jarriko ditugu eskuragarri:
Elkarrekin Autogobernua berritzeko hiru herritarren-gune egongo dira, ordu berean gauzatuko direnak: Bilbo, Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz.
9:30 - 9:50
9:50 - 10:15
10:15 - 11:20
11:20 - 12:25
12:25 - 13:00
13:00 - 14:05
14:05 - 14:30
Bilbo | Donostia | Vitoria-Gasteiz | ||
Azkuna Zentroa (Alhóndiga Bilbao). | Eureka! Zientzia Museoa. | Montehermoso Kulturunea. |