Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Sariaren emate ekitaldia: Maria-Jose Azurmendi

Sariak

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Sariaren emate ekitaldia: Maria-Jose Azurmendi

Ordutegia eta data:
2019/03/13 18:00
Tokia:
Miramar Jauregia. Donostia

Maria-Jose Azurmendi soziolinguistak 2018ko Manuel Lekuona Saria jasoko du martxoaren 13an, asteazkenez, 18.00etan, Donostiako Miramar Jauregian izango den ekitaldi batean. Itsaso Olaizolak egingo du sarituaren laudatio; Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsorok Eusko Ikaskuntzan aitzindari den sariaren testuingurua azalduko du. 1983tik Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen nabarmena egin duten pertsonalitateen opera omnia saritzeko ematen da 1983tik eta onarpen hau jasoko duen laugarren emakumea da Maria- Jose Azurmendi.

Soziolinguistika, Psikolinguistika eta Psiko-soziolinguistika irakasle eta ikerlari gisa ibilbide luzea du Maria-Jose Azurmendik. 1968an hasi zen bigarren hezkuntzan eskolak ematen eta ondoren unibertsitatean aritu zen 2014ra arte. EHUko lehen emakume katedratikoetako bat izan zen. Irakasle gonbidatu gisa aritu da baita Laval, Quebec eta Nevadako Renoko unibertsitateetan. Gure alorreko ikerketa soziolinguistikoetan aitzindari izan da, Soziolinguistika Clusterraren sorreran parte hartu zuen eta BAT Soziolinguistika Aldizkaria zuzendu zuen.

ARETOA BETETA

 

Egitaraua

  • Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren ongietorria
  • Belen Uranga, Soziolinguistikako Klusterraren ordezkariaren hitzak
  • “Laudatio” Itsaso Olaizola
  • Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren hitzak
  • Sarituari Remigio Mendibururen eskultura ematea
  • Maria-Jose Azurmendi, sarituaren hitzak
  • Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren hitzak