Euskal Herriko etorkizun sozio-ekonomikoa

2018/03/17 9:30-14:00

CRAI Deusto (Ramón Rubial, 1). Bilbo

Herritarren ahotsarekin emango diogu hasiera XVIII. Kongresura eta Mendeurrenaren ospakizunera eramango gaituen prozesuari. Kezkatzen gaituzten lehentasunezko gaiak landuko ditugu guztiei irekita dauden Herritarren Mahaietan: Gobernantza Demokratikoa, Garapen Sozio-Ekonomikoa, Gure Jendeak: Gizartea eta Kultura.

Abiapuntua lurralde guztietako adituak eta eragile gakoak elkarlanean identifikatutako gakoak izango ditugu. Liburu Berde batean jasotzen dira bi urtetako elkarlan honen ondorioa.

Herritarren mahaietatik sortuko diren emaitzak bigarren pausuarekin lotuko dira. Lurralde eta arlo desberdinetako eragile sozialei bideratuko zaizkien herritarren galderak, erantzun aukerak jasoko dituzte antolatuko diren Gizarte Foroetan. Hortik sortuko dira XVIII. Kongresuan aurkeztuko diren prozesuarekin lotutako emaitzak. Adituekin eta Erakundeekin jarriko ditugu kontrastean ditugun kezken eta galderen inguruan etorkizuneko eszenatokiak eta proposamenak eskaintzeko helburuarekin.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp