EuskarAbentura, 2020ko edizioa

Ruta Quetzal izandakoak inspiratuta, EuskarAbentura 16 eta 17 urteko gazte euskaldunei zuzendua dago.

Testuinguru ludiko eta esanguratsu batean gazte euskaldunen arteko euskara erabilera sustatzea da egitasmo honen helburu nagusia.

Eremu tematikoak
Euskararen etorkizuna
Kategoria
Zabalkundea
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2019-12-05-2020-07-31

 

helburuak

  1. Gazteen artean euskararen erabilera sustatu.
  2. Euskal Lurraldearen ezagutzan sakondu.
  3. Gazte euskaldunen sarea osatu.
  4. Balore osasuntsuak sustatu: bizikidetza, ingurumenaren errespetua, genero berdintasuna, bizi ohitura osasuntsuak, etab.
     

Nori zuzendua

Euskal Herriko 7 herrialdetako eta diasporako 16 eta 17 urteko gazteei.

2020an parte hartzeko baldintzak

  • 2003 edo 2004 urtean jaioa izatea.
  • Euskaraz hitz egitea.

2020ko EDIZIOA

2020ko uztailean Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituen hirugarren espedizio gaztea gauzatuko da.

Abenturan parte hartzeko, interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat aurkeztu beharko dute. Jasotako lanak aztertuak izango dira eta lan honetan Eusko Ikaskuntzako laguntza izango du EuskarAbentura ekarteak.

Interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat aurkeztu behar dute 2020ko martxoaren 10a baino lehen. Espedizioan parte hartuko duten gazteen behin-behineko zerrenda apirilaren 15ean argitaratuko da.

Lanen gaiak

  • “Euskal emakume sortzaileak”

“Sortzeko ahalmena, buru lanak sortzekoa bereziki”. Edonor izan daiteke sortzaile esparru ezberdinetan edo sormena piztu beste batengan…. Ezagutzen al duzu emakume sortzailerik euskal herrian? Gure erreferenteen artean ba al daude abeslariak, idazleak, antzerkilariak…? Komunikabideek denbora berdina eskaintzen diete emakume sortzaileei? Zeintzuk dira zure erreferenteak?

Lanen adibideak:

  • Euskal emakume sortzaile baten lanaren retrospektiba.
  • Nire herriko/auzoko emakume sortzaileak.
  • Emakume batek konposatutako abesti baten bertsioa.
  • “Mugak gaindituz integraziora bidean”

Integrazioa, norbanako, multzo, gauzak batzearen, sartzearen, parte izatea sustatzearen akzio edo jarrera moduan definitu dezakegu. Integratzaileak gara? Gure baldintza eroso berdinetan ez daudenak horietara heltzeko bultzada ematen diegu? Ze muga fisiko edo psikologiko aurkitu daitezke integrazioaren bidean? Gizarteko zein talde identifikatu ditzakezu egoera horretan?

Lanen adibideak:

  • Pertsona migratzaileen integraziorako lanean aritzen den elkartearen aurkezpena.
  • Zer diote aniztasun funtzionala daukaten pertsonek integrazioari buruz?
  • Egun bat egoera ezberdinean dagoen pertsona baten azalean.
  • “Natura plastifikatua”

“…azken 10 urteetan, gizateriaren historia guztian baino plastiko gehiago produzitu dugu…” hauek dira Greenpeace erakundeak uzten dizkigun datuetako batzuk. Plastikoaren erabilera oso barneratuta daukagu eta gure egunerokotasunean bidelagun bilakatu da: arropa, ontziak, etxeko tresnak, etab.. 1950ko hamarkadatik mundu osoan sortu ditugun 6’3000 milioi plastiko tonatik, %9 bakarrik birziklatu dugu, %12 erre ditugu, eta gainontzeko %79 zabortegietan edo naturan botata dago. Lortuko dugu plastikoaren ekoizpena murriztea? Ze neurri hartu behar ditugu horretarako? Badakizu zenbat plastiko kontsumitzen den zure herrialdean?

Lanen adibideak:

  • Nire herrian kontsumitzen den plastikoaren datu bilketa. Plastiko hori berrerabili egiten da?
  • Plastikorik gabeko etxerako erosketa baten adibidea.
  • Erabilitako plastikoa berrerabiltzeko edota ordezkatzeko aukerak.

Lanak nola aurkeztu

Lanak sei formatutan aurkeztu ahalko dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta, aurten estreinakoz, sormen digitalekoak. Jasotako proiektuak Eusko Ikaskuntzaren eta PuntuEUS Fundazioaren laguntzaz ebaluatuko dira eta lan onenen egileek espediziora joateko aukera izango dute.

  • Lan Historikoak: gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: Euskara
  • Luzera: Gutxienez 5 orrialde eta gehienez 10: portada, aurkibidea eta bibliografia (APA formatuan) kenduta. Ez da eranskinik onartuko.
  • Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa.
  • Euskarria: PDF-a
  • Lan Literarioak: ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa idazki literario originala, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: euskara
  • Luzera (portada kenduta): Prosaren kasuan, gutxienez 5 orrialde eta gehienez 10; Olerkiaren kasuan, gutxienez 3 eta gehienez 5 orrialde. Ez da eranskinik onartuko.
  • Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa.
  • Euskarria: PDF-a
  • Ikus-entzunezko lanak: Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: euskara
  • Bideo dokumentua: 2-5 minutuko iraupena; mp4 edo wmv formatuan; eta artxiboaren izena (abizena+izena+obraren izenburua)
  • Azalpen testua: ekoizpen-dokumentuen txostena (gidoia, eskaleta, storyboard…) edo ekoizpen-prozesuaren azalpena jaso behar dira. Idazlanaren luzera: gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3. Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa. PDF euskarrian.
  • Lan Musikalak: gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak. Guztira hiru dokumentu bidali beharko ditu: obra originalaren audio dokumentua, partitura eta bere proiektua azaltzen duen idazlan labur bat.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: euskara
  • Audio dokumentua: 2-8 minutuko iraupena; mp3 formatuan; eta, artxiboaren izena (abizena+izena+obraren izenburua)
  • Partitura eta obraren azalpena: PDF euskarrian
  • Azalpen testua (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3. Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa. PDF euskarrian.
  • Lan Plastikoak: teknika librea erabiliz (margolana, collage, eskultura, argazkilaritza…) jorratu ezazu gogokoen duzun gaia.

Artelana helbide fisikora bidali beharko da: EuskarAbentura Elkartea. Errotatxu industrialdea (Getxogaso) 48993 Getxo.

Izen-emate formularioren bitartez obraren argazki bat bidali eta idazki labur bat obraren garapena eta kontzeptua azalduz.

Ezaugarriak:

  • Obraren tamaina: 50x70x20 cm.
  • Materiala/teknika: askea
  • Obraren argazkia: jpg/pdf/ png formatoan
  • Azalpen testua: euskaraz, obraren garapena eta kontzeptuaren azalpena.
  • Luzera (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3. Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa. PDF euskarrian.
  • Sormen digitala: Garatu ezazu aukeratutako gaiari buruzko webgune, blog, bideojoko, aplikazio edo izaera digitalezko beste edozein sorkuntza. Garatutako produktuaren garapena azaltzen duen idazlan labur bat bidali beharko duzu. Bertan, lana ikusteko modua ere azaldu behar da: lana publikoa badago, esteka gehitu, eta lana ikusteko deskargatzea beharrezkoa bada, deskargatu ahal izateko esteka. Bestetik, posiblea den kasuetan garatutako lana osatzen duten fitxategiak ere bidali, konprimatutako fitxategi batean.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: euskara
  • Lanaren txostena: produktuaren ideia, erabilitako teknologiaren azalpena, tresnaren azalpena (pantaila kapurekin) eta zailtasun nagusien ebazpena.
  • Luzera (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3. Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa. PDF euskarrian.
  • Lana nola bidali (bi aukera):
    1. ZIP batean, garatutako lana osatzen duten fixategiak bidali. Artxiboaren izena: abizena+izena+produktuaren_izena.zip
    2. Lana ikusteko edota deskargatzeko esteka azalpen testuaren baitan bidali.

aurreko edizioak

EuskarAbentura espedizioaren 2018ko eta 2019ko edizioen kronikak osoa eta etapa bakoitzaren irudiak (argazki eta bideoak) eskura daude elkartearen webgunean.

2019ko edizioaren azken etaparen kronika hemen.

Halaber, EuskarAbentura Espedizioa antolatzeko arrazoiak ezagutu nahi izanez gero, EuskarAbentura elkarteko kideek idatzitako eta Euskonews aldizkarian (734. Zenbakian) argitaratutako, “Txikitik, handira, EuskarAbentura Espedizioa” artikuluan aurkituko dituzu.

Harremanetarako

EuskarAbentura elkartearen webgunean egitasmo honen informazio guztia aurkituko duzu:

www.euskarabentura.eus
info@euskarabentura.eus