Ingurune digitala

Teknologiaz inguraturik bizi gara, eta egunetik egunera teknologiaren berrikuntzak harritu egiten gaitu eta harekiko gure harremana aldatzen.

Teknologiaren erdigunean pertsonak kokatzen dira eta berrikuntza hauen aurrean erantzun eta jarrera desberdinak daude gizartean.

Zer gizarte-mota garatzen ari da ingurune digitalaren inguruan? Nola eraldatzen ari da gizartea Euskal Herrian?

Eremu tematikoak
Etorkizuna Irudikatu
Kategoria
Hausnarketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2020-01-01-2021-12-31

 

Testuingurua

Teknologia berrien ezarpena bizkortu egingo da gaur egungo osasun-krisiaren ondorioz; izan ere, ingurune digitalak eskaintzen duen balioaz eta arriskuaz jabetzea ahalbidetzen ari zaigu, eta, aldi berean, gure etorkizunari buruzko hainbat gai planteatzera garamatza.

Zer gizarte-mota garatzen ari da ingurune digitalaren inguruan? Nola ari da eraldatzen gizartea Euskal Herrian? Zein da planteatzen zaigun etorkizuneko egoera?

Ingurune digitalaren eztabaida soziala bideratu nahi dugu, eta, horretarako, eztabaidaguneak sortu nahi ditugu, guri eragiten diguten gaiak eztabaidatzeko. Herrialde digital etiko eta arduratsu bat eraikitzen lagundu nahi dugu.

Nola eragiten digu ingurune digitalak?


Aukerak eta indarguneak

  • Baliabide digitalek interakzio, jokaera, pentsamendu eta komunikazio modu berriak ekarri dizkigute: sare sozialak, foroak, blogak, etab.
  • Informazioa eta kulturaren ezagutza zabaldu eta gizartearen eskura jartzeaz gain, lan egiteko eta kontsumorako moduak aldatu du: aldizkari digitalak, sorkuntza digitala, etab.
  • Digitalizazioak eta teknologiak gure sare sozio-ekonomikoaren gaitasunak garatzeko eta gaitasun berriak sortzeko ateak ireki ditu: enpresa 4.0, adimen artifiziala, lan merkatua, etab.

Ahuleziak eta mehatxuak

  • Ingurune digitalean eskuragarri dauden datu guztien konbinazioa eta batura (Big Data) eta edukien jabego intelektuala (ezagutza) ‘urre-koloreko’ lehengaia bihurtu da eta gutxi batzuen esku dago. Big Data, datuen erabileratik eta erabiltzaileen pribatutasun galeratik baino haratago doa.
  • Arrakala teknologikoa gizartean: konpetentzia digitalen falta (langabetu, etorkin, pentsio urriko emakumeak…) edo erabilera-falta (adinekoen artean gehienbat).
  • Ingurune digitala pertsonen eta erakundeen arteko harremanak aldatzen ari da, eta, ondorioz, gizartean kohesioaren pertzeptzioa eta balorazioa ere aldatzen ari da.

Hausnarketarako eztabaidagaiak

Ingurune digitalaren hausnarketa, Eusko Ikaskuntzaren bost lan-eremuen baitan eztabaidatzen ari diren gaietan sakontzen saiatuko da: 

  • Etorkizuna irudikatu: Ingurune digitalak eskaintzen dizkigun aukeren aurrean, zer nolako etorkizuna irudikatzen diogu Euskal Herriari?
  • Errealitate sozio-kulturala: Euskal Herriko gizarte eraldaketa prozesuan eragiten duen funtsezko elementua da ingurune digitala (ezagutza, hezkuntza eta kulturaren hedapena, identitatea(k), balioak,…).
  • Euskararen etorkizuna: ingurune digitalak, euskara hizkuntzaren garapenean duen balioaz (euskarazko edukien garapena, sustapena,…).
  • Egituraketa sozio-politikoa: zer den eta zer esan nahi du herri eta komunitaten burujabetza teknologikoak? (bitartekotza, datuen babesa, datuen erabilera, 5Garen garapenak,…).
  • Eredu sozio-ekonomikoak: ingurune digitalaren eginkizuna egungo sistema sozio-ekonomikoaren eredu eta esperientzia berrietan (ongizate eredua, gizarte zerbitzuak, enpresa 4.0, etorkizuneko lanpostuak, etab.).

Parte-hartzera animatu zaitez!

Ingurune digitalaren kontuak kezkatzen eta interesatzen bazaitu, hausnarketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Eusko Ikaskuntzaren plataforma birtualean eztabaidarako eta edozein galdera egiteko tartea aurkituko duzu. Parte hartzeko hemen eman zure izena.

 

PROIEKTU KUDEATZAILEA:

Josune ETXANIZ BARRIO