Trantsizio ekologikorako etorkizunen diseinua

Online ikaskuntza-programa hau trantsizio ekologikoan eta geroaren diseinuan interesa duen eta horretan aditua ez den publikoari zuzenduta dago, hiritarrak trantsizio ekologikorako gaitasunetan prestatzeko eta ahalduntzeko. Horretarako esperientzian, etorkizunaren esplorazioan eta konponbideen diseinuan oinarritzen da.

Eremu tematikoak
Etorkizuna Irudikatu
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2019-01-01-2021-12-31

 

 

sarrera

Paradigma egozentrikotik paradigma eko-zentrikora
 

Paradigma egozentrikotik paradigma eko-zentrorako trantsizioak mundua hautemateko moduari eta bertan jarduteko moduari buruzko haustura handia dakar. Paradigma egozentrikoak erakusten du pertsonek eta familiek arreta gutxi jartzen diotela beren jokabideek duten ingurumen-inpaktuari, nahiz eta kezka agertu formalki bere bizimoduak eta kontsumoak sortzen duen ingurumen-inpaktuari. Paradigma egozentrikoak hainbat jokabide garatzen ditu, hala nola konkistatzea, kontsumitzea, kontrolatzea, suntsitzea eta errepikatzea.

Paradigma eko-zentrikoak, aldiz, pertsonek eta familiek bere eguneroko bizitzan inguruneari buruzko ikuspegi holistikoa integratzen du. Bizi diren ingurumena errespetatzen duten jokabideak eta kontsumo-praktikak eraldatzen ditu. Paradigma eko-zentrikoa hainbat funtziotan egituratzen da, hala nola deskubritzea, errespetatzea, sortzea, irekitzea eta birsortzea. Horrek, egungo bizimoduak ingurumenean duen eraginari buruzko pertzepzioan aldaketak sustatzeaz gain, jokabideetan ere aldaketak sustatzen ditu.

Trantsizio ekologikorako etorkizunen diseinua dauden herritarrak paradigma ego-zentrikotik paradigma eko-zentrikora igarotzeko mugimendua bultzatu nahi du.

helburuak

Ondoko hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:

  • Hiritarrak aktibo mantentzea, trantsizio ekologikoari buruzko ikaskuntza-esperientzia eskainita.
  • Trantsizioko (aurrea hartzeko) eta hiritarren parte-hartze digitaleko gaitasunak hobetzea, etorkizuneko partaidetza-diseinuan ardaztutako ikaskuntza-estrategia arin eta dinamikoari esker.
  • Gure lurraldean trantsizio ekologikorako estrategiak indartzeko ohitura-aldaketei buruzko ideien biltegia sortzea.

ekintza pilotua

Programak bi ikaskuntza-atal ditu, eta, guztira, zazpi saio digital.

  1. Hasiera.  Trantsizio ekologikoa hainbat ikuspegietatik aurkezteko hiru hitzaldik osatzen dute atal hau. Gaiari buruzko ikuspegi zabala eta askotarikoa eskaintzea da helburua.
  2. Etorkizunerako mapak. Llau hitzaldik osatzen dute atal hau, eta etorkizuneko partaidetza-diseinuen teknikak erabiltzen ditu energia-kontsumoaren ohitura-aldaketan agertoki berriak esploratzeko. Helburua da trantsizio ekologikoaren esparruan horizonte berriak (pertsonalak eta kolektiboak) esploratzea eta aldaketarako proposamen posible batzuk eskaintzea.

Horrekin batera, ikaskuntza-koaderno bat dago, alegia, parte-hartzaileek ziurgabetasun-bidaia baten bidez etorkizun posible bat diseinatzeko egiten duten "bidaia-koadernoa". Bitakorak bideaan gertatzen diren xehetasunak jasotzen ditu: norabidea, abiadura eta bidean izandako gorabeheren inguruko oharrak. Baina bidaiatzeko bitakora honen azken asmoa etorkizunera bidaiatzeko prozesuari berari buruz ikastea da. Etorkizunetik ikastea, oraina aldatzeko.

metodologiak eta ekintzak

Programaren baitan EKOZENTRIKOA NI? webinar saioak antolatu dira, eredu kontsumista batetik ingurugiroa errespetatzen duten jardunbideetara igarotzeko ikaskuntzak eta gogoetak partekatzeko:

  • Maiatzaren 27an: ¿Cómo salir de esta crisis? Hacia un mundo más sostenible
    • Elena MORENO ZALDIBAR. Eusko Jaurlaritza
    • Mikel GONZÁLEZ-EGUINO. BC3-Basque Centre for Climate Change
      Mod.: Xabier GONZÁLEZ. Ihobe
  • Ekainaren 3an: Larrialdi klimatikoa: orain inoiz baino beharrezkoagoa
    • Isabel ELIZALDE ARRETXEA
    • Aitor ZULUETA. Eusko Jaurlaritza
      Mod.: Yolanda RODRÍGUEZ. Ihobe
  • Ekainaren 10ean: El papel de la sociedad en la Transición Ecológica
    • Arantza ACHA. UNESCO Etxea
    • Alex FERNÁNDEZ MUERZA
      Mod.: Javier CASTRO SPILA. Innology Lab Network

Ekainaren 17tik uztailaren 15era formatu teoriko eta praktikoa izango duen bigarren atala egingo da. Hitzaldi eta tailer partehartzaileetan, etorkizuneko mapa eta prospektiba tekniken bidez, epe ertainerako ingurugiro agertokiak diseinatu eta joera nagusiak aztertuko dira. Hau izango da programa:

  • Ekainak 17: Presentación y Bitácora de Aprendizaje: explorando el Antropoceno
  • Uztailak 1: Diseñando el presente: percepciones, escenarios y narrativas
  • Uztailak 8: Diseñando futuros probables: ¿Y si no hacemos nada? Impactos de la inacción
  • Uztailak 15: Diseñando futuros preferibles: ¿Y si cambiamos nuestro modo de vida? Impactos de la transición

 

PROIEKTU KUDEATZAILEA:

Koro MURO ARRIET

 


ihobe