Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

Oinarriak

ALORRAK

Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientziak.

HAUTAGAITZAK

Euskal Herriko garapen kulturalaren aldeko jarduera gauzatzen duten ikertzaileak, zientzialariak eta Kulturako pertsona ospetsuak.

SARIA

20.000 euroko sari bakarra emango da.

Saria pertsona bakar bati emango zaio. Epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake, egoki iritziz gero.

Saritutako pertsona, emate ekitaldira etortzea ezinbesteko baldintza izango da saria jasotzeko.

Bere ekarpen nagusiak bilduko duen artikulu bat idatzi beharko du Revista Internacional de los Estudios Vascos, RIEVen (Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkaria) argitaratzeari begira.

EPAIMAHAIKOA

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

  • Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria
  • LABORAL Kutxako Lehendakaria
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea
  • Deustuko Unibertsitateko Errektorea
  • Nafarroako Unibertsitateko Errektorea
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorea
  • Paue eta Aturri Herrialdeetako Errektorea
  • Mondragon Unibertsitateko Errektorea
  • Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Errektorea

HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Hautagaiak ondokoek aurkez ditzakete: hautagai den pertsonak berak, Unibertsitateetako Institutuek edo Sailek, Zientzia eta Kultura erakundeek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

  • Gomendiozko gutuna
  • Curriculum Vitae 
  • Curriculum Vitae laburtua (inprimakia deskargatu)

Curriculum Vitae laburtua oinarri hauetan dagoen ereduari egokitu beharko zaio derrigorrez, Eusko Ikaskuntzaren edozein bulegoetan eska daiteke edo www.eusko-ikaskuntza.eus web orritik zuzenean deskargatu. Gainera, Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak aurreko urteetan garaile irten ez diren eta egoki iritzitako hautagaiak eransteko aukera izango dute, hasieran aurkezturiko curriculuma egokiro eguneratzeaz aduratzen direlarik.

Dokumentazioa, paperean edo/eta euskarri informatikoan, Eusko Ikaskuntzaren bulego nagusietara bidali behar da.

EPEAK

Hautagaiak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 31ean amaitzen da. Epaimahaiaren erabakia 2019ko maiatzean ezagutaraziko da eta sari ematea 2019ko udan gauzatuko da.

ERAKUNDE DEI EGILEAREN DATUAK

Eusko Ikaskuntza

Miramar Jauregia. Miraconcha, 48.

20007 Donostia.

Tel.: 943-310855

E-posta: ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus 

Web orria: www.eusko-ikaskuntza.eus

INPRIMAKIAK

Deskargatzeko klikatu hemen 

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria