Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria
Informazioa
Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria 2019an abian jarri zen lehen aldiz, lehen aipaturiko sariketaren 25. edizioaren harira. Helburua Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan lanean ari diren gazte norbanako edo taldeen proiektuak edo ekimenak saritzea da.
Bi motatakoak izan daitezke eskabideak:
- Sorkuntza edo ikerketa proiektuak: humanitateen, kultura, arteak -zentzu zabalenean ulertuta: musika, dantza, antzerkigintza, margogintza, eskulturagintza, literatura, ikus-entzunezkoak...- edo gizarte zientzien alorreko proiektuak gauzatzeko.
- Goi-mailako erakundeetan egonaldiak: humanitateen kultura, arteak eta gizarte zientzien gaietarko izaera zientifiko-akademikoa duten ikerketa edota lan artistikoa gauzatzeko goi mailako ikerketa erakundeetan egonaldiak gauzatzeko.
Proiektu irabazlea ebazteko, epaimahai berezia osatuko da sariaren eremuko profesional esanguratsuen partaidetzarekin, baita Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxaren ordezkariekin batera.
Sariaren zenbatekoa 6.000 eurokoa da.
Hautagaiak hautatzeko prozesuan, curriculumen ebaluazioari buruzko arauak zorroztasunez eta objektibotasunez erabiliko dira. Horretarako, epaimahaiaren osaera da bermerik handiena.