Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Oinarriak
Esparruak
Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientziak.
Hautagaiak
Euskal Herriko garapen kulturalaren aldeko jarduera gauzatzen duten ikertzaileak, zientzialariak eta Kulturako pertsona ospetsuak.
Saria
20.000 euroko sari bakarra emango da.
Saria pertsona bakar bati emango zaio.
Epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake, egoki iritziz gero.
Saritutako pertsona, emate ekitaldira etortzea ezinbesteko baldintza izango da saria jasotzeko.
Bere ekarpen nagusiak bilduko duen artikulu bat idatzi beharko du Revista Internacional de los Estudios Vascos, RIEV, delakoan argitaratzeari begira.
Hautagai izateko proposamena eta formalizazioa
Hautagaiak ondorengo hauek aurkeztu ahal izango dituzte:
- Interesatuak berak
- Unibertsitateetako Institutu eta Departamentuek
- Kultur eta zientzi erakundeek
Gomendiozko gutunarekin batera, bere Curriculum Vitae osoa eta Curriculum Vitae laburtua (inprimaki berezietan ezinbestean bete beharrekoa) aurkeztu beharko da. Eusko Ikaskuntzaren webgunetik deskargatu daitezke.
Gainera, Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak aurreko urteetan garaile irten ez diren eta egoki iritzitako hautagaiak eransten dituzte, hasieran aurkezturiko curriculuma egokitzen aduratzen direlarik.
Dokumentazioa, euskarri informatikoan, Eusko Ikaskuntzara bidali behar da.
Epeak
Hautagaiak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 14an amaitzen da.
Epaimahaiaren erabakia 2020ko maiatzean jakinaraziko da.
Sari-ematea 2020ko udan gauzatuko da.
Epaimahaia
- Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria
- Laboral Kutxako Lehendakaria
- Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea
- Deustuko Unibertsitateko Errektorea
- Nafarroako Unibertsitateko Errektorea
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorea
- Pabe eta Adour Herrialdeetako Unibertsitateko Errektorea
- Mondragon Unibertsitateko Errektorea
- UNED-eko Errektorea
Informazioa
Eusko Ikaskuntza
Miramar Jauregia. Miraconcha, 48.
20007 Donostia.
Tel.: 943-310855
E-posta: info@eusko-ikaskuntza.eus
Web orria: www.eusko-ikaskuntza.eus