Manuel Lekuona Saria

2001. José Ignacio Tellechea Idígoras

2001. José Ignacio Tellechea Idígoras

Orri gutxitan bizitza laburbiltzen da prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa aldiei dagokienez hurrenez hurren. Lehenengoari dagokionez, haurtzaroko lehen letren ondoren, Gasteizko Apaizgaitegian (Humanitateak, Filosofia, Teologia), Erromako Unibertsitate Gregoriarrean (Teologia, Elizaren Historia) eta Madrilgo Unibertsitate Complutensean (Historia) jarraitu zuen ikasten, bitarte horretan liburuzain egoeraren abantailaz baliatu (Gasteiz) eta Vatikanoko eta Erromako beste zenbait bibliotekatako ohiko bisitari izan zelarik. Ondoren, Donostiako Apaizgaitegian eta Madrilgo Seminario Hispano-Americano delakoan (seihilekotan) irakasten jardun zuen, eta geroago Gasteizko Teologia Fakultatean eta Salamancako Unvirsidad Pontificia delakoan (32 urte). Irakaskuntza aldiaren (1956-1999) aurretik ere argitaratzen hasi zen (1949), eta eginkizun horren bidez -ia ehun liburu eta ehunka artikulu- ezagutarazi ditu bere ikerketak, eta era berean ezin konta ahale Kongresu, Omenaldi Zientifiko eta Hitzalditan parte hartu du. Klase emateko zereginetatik erretiratu ondoren, ikerketa jardunean jarraitu du atergabe.

Manuel Lekuona Saria