Manuel Lekuona Saria

2021. Jon Bagüés

2021. Jon Bagüés

Jon Bagüés Erriondok (Errenteria, 1955) Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian espezializatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, 1990ean doktoratu zen La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País tesiarekin. Prestakuntza Donostiako, Bartzelonako eta Madrilgo kontserbatorioetan osatu zuen. Liburutegi Nazionalean Artxibistika eta Dokumentazioan espezializatu zen.

1979an, Eusko Ikaskuntzaren Musika sailaren sorreran parte hartu zuen. Eusko Ikaskuntzak 1990 eta 1996 bitartean izan zuen buru, eta bere Saileko Koadernoetako zenbait zenbaki koordinatu zituen. Hogei urtez (2000-2020), Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa zuzendu zuen.

Epaimahaiaren iritziz, 2021 Manuel Lekuona Saria emateko merezimenduen artean, euskal musika ondarearen alde egindako lana nabarmentzen da, hainbat alderditatik. Jon Bagüések konpositoreen lanak berreskuratzea ahalbidetu eta zabalkundea erraztu du. Era berean, lanean ari diren konpositoreei lagundu die, eta musika ikasteko eta interpretatzeko erakundeak sortzen lagundu du (Peñaflorida kapera, adibidez, 1985etik antzinako musika ikertzen eta hedatzen duena). Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboan eta Musikaste Euskal Musikaren Astean egindako lanak eta dedikazioa, adierazitakoa berresten dute. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo hainbat musika-erakunderi (SEdEM, AEDOM, IAML…) eskainitako aholkularitza teknikoa, proiektuak bultzatuz, eta izandako atxikimendua, bai eta euskal musika jakitera emateko hainbat komunikabiderekin izandako etengabeko lankidetza ere. Azkenik, herrialde osoko musika- eta kultura-erakundeekiko konpromiso aktiboa azpimarratu da.

Manuel Lekuona Saria