Chansonnier basque

Titre original
JESUS ONAREN AMA MAITEA (Variante)
Texte standardisé
JESUS ONAREN AMA MAITEA
Chansonnier
Cancionero Vasco
Année de publication
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lieu de publication
DONOSTIA
Lieu de compilation
LARRAUN
Compilateur
AITA DONOSTIA

TEXTE ORIGINAL

Misterios gloriosos:

Jesus onaren...........

1. Ekusirikan, Ama maitea,
Illen artetik pizturik,
Jerusalenen gloriosoa
Semea resuzitaturik.
Nork esango du zer alegria
Orduan artu zenduan!
Lagun gaitzatzu orain ta beti
Eriotzako orduan.

2. Berrogei egun igaro eta
Zerura igo zanean,
Gloriosoa eseri zuen
Aita bereak aldean.
Nork esango du zer alegria
.........................

3. Espiritu Santua bialdu zion
Apostoluari etxera,
Doai aundiaz illuntasuna
Burutik ateratzera.
Nork esango du zer alegria
.........................

4. Jesus dulzeak zu ikusteagatik
Zeruan gustoz beterik,
Bazeramazten gorputz eta arima
Aingeruz inguraturik.
Nork esango du zer alegria
..........................

5. Trinidadean jarri ziñaden
Seme Jaunaren aldean,
Beti sekulan an egoteko
Beste guzien aurrean.
Nork esango du zer alegria
..........................

------------------------------------------------------------------"