Chansonnier basque

Titre original
BERRIRO ITZULKO BALITZ (HABANERA)
Texte standardisé
BERRIRO ITZULIKO BALITZ (HABANERA)
Chansonnier
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Année de publication
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lieu de publication
DONOSTIA
Lieu de compilation
OIARTZUN
Compilateur
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTE ORIGINAL

1.Berriro itzulko balitz iragan denbora arrotza
berdin kontsumi nezake vainilla gozo artean,
itsaso urrun batetan irudimena galdurik
udaberriko euritan larrosak bizten ikusiz...
Osaba komertzianterik ez nuen izan Habanan,
pianorik ez zegoen bizi nintzen etxe hartan,
neskatxen puntilla fiñak udako arratsaldetan,
errosario santua neguko gela hotzetan.

2.Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustoa
desiozko hotzikaran etsipenaren tamalez,
gauak zelatan dakusa kontzientzia bilutsik
badoaz ordu geldiak gogorapenen hegalez.
Jaio giñen, bizi gera, ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen,
Antillak zintzilik daude argazkien paretetan
karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan.

3.Tabako, ron eta kanelaz sukartutako ametsetan
algarak entzuten ziren Habanako putetxetan,
abanikodun mulatak gauari haize egiten
musiken aide nagiek odola erretzen zuten.
Jaio giñen, bizi gera... ... ... ..."