Nouvelle corporatives

18/05/2015

Erakunde bizitza

Apirilean zehar, Iñaki Dorronsoro Lehendakaria, Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa, zenbait ekitaldi akademiko eta sozialetan izan da.

Erakunde bizitza

Apirilaren 15ean, Bilbon, Inés García-Pintosek "Inversión socialmente responsable: más y mejor beneficio" izeneko hitzaldia eskaini zuen Deusto Forum eta BBVAk sustatuta, "Enpresa eta banka arduratsua" zikloaren barruan. Astebete beranduago, Donostian, Iñaki Dorronsoro, Josemari Arrazola eta Arrate Arin Eusko Ikaskuntzaren ordezkari izan ziren Elkargik antolatutako XXVI Enpresa Topaketan: "Enpresa inguru berrian. Eta orain zer?". Hilaren 24ean, Bilbon, Sabino Arana Fundazioak "Nazioen berpizkundea, eskualdeak eta kultur gutxiengoak Europan". Bertara, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria joan zen eta Jakiundek Iruñean ere antolatutako bi ekitalditan hartu zuen parte: Pedro Miguel Etxenikek apirilaren 6an eman zuen hitzaldia eta hurrengo eguneko ohiko batzarra.
Partager:
Facebook Twitter Whatsapp