Basque songbook
- Original title
- GALERIANOAREN KANTUAK
- Standardized text
- GALERIANOAREN KANTUAK
- Songbook
- Gure Herria
- Publication year
- 1921
- Editorial
- Compilation place
- Compiler
Original text
1.Mila zortzi ehun'ta hamabortz garrenaNi Ahazparnen preso hartu nindutena ;
Plumagaineko premu orok dakitena,
Galeretan higatu beharko naizena.
2.Kantatzera nihazu alegera gabe,
Ez baitut probetchurik trichtaturik ere;
Nehun deusik ebatsi. gizonik hil gabe,
Sekulakotz galerak enetako dire.
3.Ala zorigaitzeko premu izaitea !
Harrek eman baiteraut bethikotz kaltea;
Aitari galdeginik sortzeko partea,
Galeretan eman nau, hauche duk dotea !
4.Ene aita da gizon kontsideratua,
Semia galeretan du segurtatua ;
Nun nahi othoitzean belaunikatua,
Saindu iduri debru madarikatua !
5.Ene lehen kusia, Cadet, Bordachuri,
Fagore bat banuke galdatzeko zuri ;
Ongi adreza zaite ene arrebari,
Ene saltzeko zombat ukan duen sari ?
6.Aita aitzinean'ta arreba ondoko,
Osaba burjes hori diru fornitzeko ;
Ez, ordian enetzat bi sei liberako,
Galeretan bederen leher egiteko !
7.Elizan sartzen dire debozionerekin,
Iduriz badohazila saindu guziekin ;
Beren liburu eta arrosarioekin,
Debruak pesta onik einen du heiekin.
8.Zortzigarren bertsua aneiaren dako ;
Kontseilu bat banikek hiri emaiteko ;
Ontsa goberna hadi, etzauk dolutuko,
Ni baitan etsenplua errech duk hartzeko.
9.Zuri mintzo nitzaizu, oi, aita zilarra !
Ardura dudalarik begian nigarra ;
Zure eta ene arraza Bordachuritarra,
Galeretan naizeno ni bainaiz bakarra.
10. Kantu hauk eman ditut Paube-ko hirian,
Burdinez kargaturik, oi! presondegian ;
Bai eta kopiatu denbora berian,
Orok kanta ditzaten Hasparne herrian.
11.Hok eman izan ditut, ez changrinatzeko ;
Ahide, adichkidek, kuraie hartzeko,
Eta portikulazki. aita, zuretako,
Kantu hok aditzean semiaz orhoitzeko."