Basque songbook
- Original title
- ENE MAITIA, ERRAZU
- Standardized text
- ENE MAITEA ESAN EZAZU
- Songbook
- Gure Herria
- Publication year
- 1921
- Editorial
- Compilation place
- Compiler
Original text
1.Ene maitia, errazu;Zerk hola changrintzen zaitu?
Ikustera jinen nitzaitzu,
Beraz kuraie har zazu;
Amodioz nahi ez badute,
Bortchaz eginen gitutzu.
2.Een maitia igorri
Segeretuian goraintzi:
Ikustera joan nakion,
Laster hilen dela naski;
Oi! Baduela aspaldi
Ez nauela ni ikusi!
3.Lau eta zortzi hamabi,
Abendoan da Eguerri....
Maitiarekin pasa nitzazke
Nombeit zombeit oren-erdi,
Orenak ere joan litazke,
Balimbalitz ongi-ethorri!
4.Ene maitiaren jendiak
Oro koleran jarriak:
Ezin jakin dezazketela
Ene gogoko berriak....
Eitekoak egin ditzatela,
Nik eginen tut neuriak.
5.Gaizki erakarri naute,
Batere ogenik gabe:
Ni muthil arin bat naizela,
Batere doterik gabe,
Ontsa eta aise nahia,
Lana're gutisko maite!"