Basque songbook
- Original title
- KAIOLATIK IHES
- Standardized text
- KAIOLATIK IHES
- Songbook
- Gure Herria
- Publication year
- 1921
- Editorial
- Compilation place
- Compiler
Original text
1.Kaiolan nintzenian, maiz nindagon triste,Kampoko lagunetan bainuen sinheste ;
Librotasuna ona zela nuen uste
Orai arte...
Amets, amets zoroa ! hik egin nauk kalte !
2.Banuen zertarik jan, bai eta zer edan,
Deusen eskasik etzen enetzat kaiolan ;
Bainan guzien gatik nintzen errenkuran,
Banuen lan !
Aski zabalik' ezin arterik atzeman !
3.Ene arthatzailea fidaturik nitan,
Athea idekirik behin utzi zautan....
Nahi nuena egin, orduan ni hautan,
Lorietan !
Lagunetara laster goan nintzen airetan.
4.Lehen ni usatua lo trankil egiten,
Orai huna berri bat zer dudan aditzen :
Gau-ihizi batzuek direla ibiltzen
Chori biltzen,
Aztaparren artean dituztela hiltzen !
5.Gauaz beldur-bizian, egunaz ikaran :
Non-nahi irriskatzen sartzea segadan !
Holakorik ez zaitan burura, kaiolan
Nintzenian ;
Zoin gaizkiago naizen, hobeki ustean !
6.Hegalttoak oramo ditut laburregi,
Nik nola ihes- egin belatch gaichtoeri ?
Bertzeak bezain airos ez naiteke segi
Laguneri....
Zer lana eman dudan ene buruari !
7.Ene hegalak aski luzatu orduko,
Uda akhabaturik, negua hasiko ;
Berriz uda-lehenik ez da ethorriko
Enetako !
Izotz ,elhur, hormetan, nola naiz biziko ?
8.Gaztea nahi bada egon segurean,
Ez dadiela eror nik egin hutsean ;
Bainan asmu hoberik harturik buruan,
Deskantsuan
Egon bedi kaiola ongi zerratuan !"