Basque songbook

Original title
HIRU MUTHIL GAZTE
Standardized text
HIRU MUTIL GAZTE
Songbook
Gure Herria
Publication year
1921
Editorial
Compilation place
Compiler

Original text

1.Muthil gaztia, bilo horia,
Buruian duka banitatia?
Uste duk bai naski haizu dela bethi
Gortiaren eitea Andre orori.

2.Eni haizu da galdegitia,
Zuri komeni begiratzia....
Hiru muthil gazte zu nahiz emazte,
Elgarren artian disputa badute.

3.Izan bezate, nahi badute;
Ene perilik heiek ez dute;
Ez nahiz ezkondu, ez dizputan sartu,
Komentu batera serora nioazu.

4.Orai duzia deliberatu
Behar zinela serora sartu (1)?
Komentu guziak bethiak ditutzu,
Zato gure etcherat, fortun'inen duzu!

5.Komentu hartan othe daiteke
Leku segretik? Ni sar nintake....
Chori balimbanintz ni, kreatura bezala,
Ardura jin ninte zure ikustera...."