Basque songbook

Original title
AIZAZU, SUANTXA
Standardized text
AIZAZU, SUANTXA
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.-Aizazu Suantxa,
zer modu daukazu?
-Pobre baiñan alegre;
zer esain degu?
-Soka bat ekatzu:
lotu behar zaitugu,
baiñan ez izutu...
Agintzen digutena
ein beharko degu.

2.-Jaunak, esazute
zer dan motibua,
ni preso eramateko
sokaz lotua.
-Guk degu kargua
zu eramatekua
behar dan lekuâ.
Han aginduko dute
gainerakua.

3.-Joan behar degu, goazen,
geren biajian,
bainan luzatu gabe
gaituk etxian.
-Norbaitek tranpian
galdu nau mendian;
bainan bitartian,
ez da libertaderik
gure artian.

4.Hau da komeria,
nere Jaungoikua!
Arratoi bat da hemen
ni hainekua.
Horren alkantzua
ahuntza ainekua,
ez du indar gaixtua.
Ogi osuarekin
noiznahi dijua.

5.Hamabi urtetan
-ai zenbat gauetan!-
negarrez egondu naiz
kartzela honetan:
grilluak hanketan,
zorriak mantetan,
jan ona bestetan.
Ezer gutxi ziok
zortzi sosetan."