Corporate news

09/01/2013

Ainhoa Garaiar eta Laida Agoteren tesiak, hoberenak

Procesos de isomorfismo resultantes en la adopción del Pacto Mundial de Naciones Unidas en organizaciones españolas, izenburupean Ainhoa Garaiarrek irabazi zuen Ekonomia Sailak antolatutako jardunaldietan tesi hoberenaren saria.

Jakituria eta esperientzia unibertsitate kide ezberdinen artean transferitzea eta Euskal Herriko tesi produkzioaren berri elkarbilduz ezagutzea da iragan den uztailaren 11ean Donostian ospatu den jardunaldiaren helburua. Eusko Ikaskuntzako Ekonomia Sailak antolaturiko jardunaldi honetan, Ainhoa Garaiarrek irabazi zuen lehen saria (700 eurotako bidai poltsa). Bere tesiarekin loturik den lana aurkeztu zuen irabazleak eta bertan Global Compact Mundu Paktua ekimenaren bidez Gizarte Arduraren garapena aztertu du 2013ko urtarrilean aurkeztu zuen bere tesian. Laida Agotek eraman du bigarren saria (Deustuko Unibertsitatea) Authentic leadership, trust and followers' emotions izenburuko lanarekin(450 eurotako bidai poltsa).

Era berean, aurreko edizioko irabazleak suertatu ziren María Errea (Universidad de Navarra/Nafarroako Unibertsitatea) eta José L. Gonzalez Pernia bi kongresutan izan ziren Eusko Ikaskuntzaren eskutik jasotako bidali poltsak direla eta. Lehenengoa Australian izan zen (Sidney) 9th World Congress on Health Economics: Celebrating Health Economics izenburuko kongresuan. Bigarrena aldiz, Bartzelonan Global Entrepreneurship Monitor Research Conference izenburuko kongresuan izan zen.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp