Corporate news

10/01/2013

Aramaioko ipuinak

Eusko Ikaskuntzak eta Aramaioko Udalak, duten hitzarmenari esker, Bazan behin Aramaixon... umeei zuzenduriko ipuina osatu dute. Aramaioko ahozko ondarea oso aberatsa da eta lekuko usadio eta jakituretaz josita dago. Adineko pertsonak izan dira altxor horren jagole eta Divina Arriolabengoak eta Arantza Ozaetak egindako ahozko testigantzen bilketari esker, gaur arte iritsi dira euren hitzak.

Ipuina 15 istoriok osatzen dute, bakoitza 4 edo 5 orriz osatua eta umeentzat egokiak izatea eta ulerterrazak izatea izan dira istorioak aukeratzean erabili diren irizpideak.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp