Corporate news

10/01/2012

Argitalpenak

Global Entrepreneurship Monitor, GEM CAPV 2011 azterlana on-line

Global Entrepreneurship Monitor, GEM CAPV 2011 txostena, on-line irakurgai jarri da Eusko Ikaskuntzako web orrian, http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/monografias/eusko/publicacion.php?o=21624

Azterlanak Euskadiko Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzailearen diagnostikoa egiten du. Alde batetik, txostenak eskualde horretako jarduera ekintzailea aztertzen du estatuko beste herri eta eskualdeekin alderatuz, eta bestalde, Euskal Erkidegoari dagokionez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan bizi diren ekitzaileen errealitatea aztertzen da.

Nestor Basterretxearen liburua eskuragarri

Liburu honek, Nestor Basterretxearen ibilbide artistikoa erakutsi, ikuspegi desberdinen bitartez haren lanak argitu eta, obra ikusgarrien eskutik, bidaia ezin ederragoa eskainiz Euskal Herriko herri eta hiri anitzetara barneratzen gaitu.

Eusko Ikaskuntzako bazkideentzat eskaintza berezia izango da. Bazkideek argitalpena 18 eurotan lortzeko aukera izango dute. Igorri eskaerak ondorengo eposta honetara: baiona@eusko-ikaskuntza.org

Share:
Facebook Twitter Whatsapp