Corporate news

12/01/2012

Argitalpenak

RIEV. Revista Internacional de los Estudios Vascos. Vol 57, 2 (jul-dic. 2012)

RIEV aldizkaria sehilabetekaria izanik, aurtengo bigarren alea jadanik argitaratu berri da. Ipar Euskal Herria eta Hiria kontzeptuaren inguruko hausnarketarekin hasiko da argitalpena. Segidan, María Bayo nafar sopranoaren musika bizitza eta arte-ibilbideaz dihardu. Eric Dicharry egileak, aldiz, Esther Ferrer artistaren lanetako umorearen, inprobisazioaren, barrearen eta zentzugabekeriaren rola aztertzeko aukeraz mintzatu da. XVI. mendeaz geroztik, Biblia euskaratzeko izan diren irizpideen eboluzioa aztergai jarri du Pedro M. Urquijok. Azkenik, Arabako Euskal Pizkunde garaian izandako kultura mugimenduaren aztarnak jarraitzeko aukera ere izango dugu Josemari Velez de Mendizabalen artikuluaren bidez.

Albiste gaien artean, Ordiziako Azokaren 500. urtebetzea, Itxaropena inprentaren 80 urteko ibilbide luzea eta ELA sindikatuaren mendeurrena irakurgai izango ditugu. Aldizkari honetan zazpi liburu ezberdinen aipamen edo erreseinak ere aurkituko ditugu.

Informazio gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/fuentesmedievales/publicacion.php?o=21836

El clúster de la industria aeronáutica y espacial del País Vasco

Eusko Ikaskuntzak, Instituto Vasco de Competividad erakundearen laguntzarekin, El clúster de la industria aeronáutica y espacial del País Vasco: orígenes, evolución y trayectoria competitiva izenburupeko monografia argitaratu berri du.

Euskal industria aeronautikoaren eta espazialaren clusterra sorrarazi zuten eragile historikoak aztertzen ditu lan honek. Zehazki, clusterrak izandako eboluzioa eta bere lehiatzeko abantailaren oinarrian dauden faktoreak ditu aztergai. Horrela, clusterrak gaur egun dituen lehiatzeko abantailak ulertzeko eta haien iraunkortasuna baloratzeko aukera ematen du azterlanak.

Informazio gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/monografias/eusko/publicacion.php?o=21837

Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito ferrones de 1514

Eusko Ikaskuntzako Fuentes Medievales del País Vasco bildumaren 145. zenbakia, "Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito ferrones de 1514" titulupean argitaratu da.

Liburuki honen ia 500 orrietan, "pleito de los ferrones" (olagizonen auzia) izenez ezagutzen denaren 526 dokumentuen transkripzioa bildu da, "voluminoso mamotreto" (liburutzar) batean jasorik dagoena.

Olagizon horiek, saroi eta herri basoen baliatzea eta ustiatzea zirela eta, Oiartzun bailarako Kontseilua auzitan sartu zuten. Garai hartan, Gipuzkoako Korrejidorea izan zen Don Francisco Tellez Ontiveros jaunak eman zuen lehenengo epaia, eta ondoren, aitzitik, Valladolideko Kantzelaritzan, 1514ko apirilaren 20an, bailararen aldeko epaia eman zen. Agirien artean, orohar, Auzitegiko Epaile Lujan lizentziatuak buruturiko autoak eta zuzemenak bildu dira eta baita bailararentzat interes handia duten dokumentuak ere, hala publikoak nola pribatuak.

Informazio gehiago: Informazio gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/monografias/eusko/publicacion.php?o=21835

Akelarre: la caza de brujas en el Pirineo (siglos XIII-XIX). Homenaje al profesor Gustav Henningsena

Riev Cuadernos bildumaren barnean argitaratu dira Eusko Ikaskuntzak eta Zugarramurdiko Udalak, 2010.eko azaroaren 4 eta 6 egunetan, Pamplona-Iruñean, antolatutako jardunaldietan aurkeztu ziren ponentziak. Kaleratu berri den ale honen izenburua "Akelarre: la caza de brujas en el Pirineo (siglos XIII-XIX). Homenaje al profesor Gustav Henningsen". Jardunaldi haietako ekarpenen gai nagusia Akelarrea izan zen.

Argitalpen honetako ponentziak hiru gai nagusietan banatu dira: Gustav Henningsen doktorearen omenez eginiko hizketaldiak, Aquelarre gaia izan dutenak, eta azkenik, Pirineotan sorginen harrapaketan murgildu direnak.

Informazio gehiago: Informazio gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/monografias/eusko/publicacion.php?o=21838

Nestor Basterretxearen liburua eskuragarri

Liburu honek, Nestor Basterretxearen ibilbide artistikoa erakutsi, ikuspegi desberdinen bitartez haren lanak argitu eta, obra ikusgarrien eskutik, bidaia ezin ederragoa eskainiz Euskal Herriko herri eta hiri anitzetara barneratzen gaitu.

Eusko Ikaskuntzako bazkideentzat eskaintza berezia izango da. Bazkideek argitalpena 18 eurotan lortzeko aukera izango dute. Igorri eskaerak ondorengo eposta honetara: baiona@eusko-ikaskuntza.org

Share:
Facebook Twitter Whatsapp