Corporate news

09/01/2012

Arkeologi museoaren koadernoak

Bizkaiko Arte higigarria Begirada bat Harri Garaiko Dekorazio Arteari

Egilea: Rosa Ruiz Idarraga

Tradizioz uste izan da arte jardunaren hasiera Homo sapiensa Europara iristearekin batera kokatzen dela, orain dela 30.000 urte inguru, Goi Paleolitoan, Aurignac aldia bezala ezagutzen den horretan. Aitzik, beste kontinenteetan topatutako hainbat frogaren arabera, gizakiak badu jada Behe Paleolitikotik, eta baita Erdi Paleolitkoan zehar ere, esanahi sinbolikoa duten forma plastikoak sortzeko gaitasun teknikoa eta arte gaitasuna. Edonola ere, Würm izeneko glaziazioan izan zen Goi Paleolitikoko ehiztari eta bilatzaileen arteak, gutxi gora behera K.a. 30.000tik K.a 9.000 arte, bultzada handia hartu zuenean. Garapen handia izan zuten toki eta unea hauek izan ziren: Europan, K. a. 17.000 eta 9.000 artean, gutxi gorabehera. Aldi horretan egun ezagutzen diren kobazulo handiak dekoratu ziren: Frantziako hego mendebaldean Lascaux edo Niaux, eta itsasertz kantauriarrean Ekain, altamira, Puenteviesgoko kobazuloak eta Santimamiñe, besteak beste.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp