Corporate news

10/01/2012

Asmoz Fundazioa

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak hainbat ikastaro jarriko ditu abian urrian zehar.

eXe Learning eta OmegaT Internet bidezko 20 ordutako ikastaroak profesionalen lana errazten duten software libreko bi erreminta informatiko (eXe Learning eta OmegaT) azaltzea eta uztartzea du helburu. Alde batetik, IKTak erabiliz jakintza alor zehatz batetako ezaguera gizarteratu nahi duten erakunde eta enpresei zuzendua dago eta, bestetik, informazioaren teknologiaz baliatu nahi duten eta euskaraz diharduten erakunde, irakasleria eta akademikoei. Ikastaroa doan eta euskaraz eskainiko da eta 2012ko urriaren 8an hasi eta 2012 urriaren 31ean amaituko da.

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Eskola Kiroleko Monitoreak ikastaroaren 3. edizioa antolatu dute, nagusiki, lehiaketetan parte hartzen duten taldeen edo kirol ekintzetan hasi berriak diren taldeen arduradun teknikoak trebatzeko helburuarekin. Ikastaroa euskaraz edo espainolez (aukeran) egin daiteke. Bi txanda eskainiko dira, lehenengoa urriak 29an hasten da eta bigarrena 2013ko otsailaren 27an. Izena emateko epea urriaren 7an itxiko da eta informazio gehiago ondorengo helbide elektronikoan aurki daiteke: http://eskolakirola.asmoz.org

Gaztelania hutsean ordea beste bi ikastaro izango dira:

"Personas mayores y enfermedad mental. Cómo afrontarlo". Ingema Fundazioak eta Asmoz Fundazioak antolaturiko ikastaroa on line eskainiko da eta 50 ordutako iraupena du. Hasiera data urriaren 15ean izango da eta informazio gehiago ondorengo helbidean jasotzen da: http://gerontologia.asmoz.org/

Bigarren ikastaroa, aldiz, METADATOS oinarrizko ikastaroa da. Metadatoak zer diren eta, bereziki, nola aplikatzen diren ezagutzea da ikastaroaren helburua, dokumentu elektronikoen eta informazio digitalen kudeaketa-eremuan duten garrantzia aintzat hartuz. Ikastaro hau 20 ordutakoa izanik online eskainiko da. Informazio gehiago: http://metadatos.asmoz.org/

Share:
Facebook Twitter Whatsapp