Haurrak eta Musika
Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira. Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan.

Egitasmo honekin, Internetek eskaintzen dituen aukerak baliatuz, haurrei musika irakasteko metodologia eta baliabide ezberdinak ezagutzen dituzte parte hartzaileek, Euskal Herriko musika kulturaren ezagutza bai haurrengan eta baita irakasleengan ere bultzatzen den bitartean.
Apirilak 8an hasiko da "Haurrak eta Musika" ikastaroaren edizio berria.
Ikastaroaren xehetasun guztiak ondoko webgunean aurkitzen dira: http://musika.asmoz.org/
Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu
Ondo moldatzen al zara jendaurrean hitz egin behar duzunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al duzu?
Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Asmoz Fundazioak aurkezten duen ikastaro honekin, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten erakutsiko da, baita ahotsa eta gorputzaren alderdiak modu egokian menperatzen ere. Orokorrean, jendaurreko komunikazio-egoerei beldurra galtzea da helburua, autoestima eta jarrera baikorra landuz.
Euskaraz eskaintzen den ikastaro hau 31 ordutakoa da eta apirilaren 31an hasiko da. Informazioa: http://komunikazioa.asmoz.org/index.php/eu/
Sistemas de Información Geográfica
El Sistema de Información Geográfica es una tecnología sumamente novedosa que permite analizar, extraer, sintetizar, resumir, reclasificar y combinar ingentes cantidades de datos. Sobre este tema, Asmoz Fundazioa pone en marcha desde mediados de abril un curso de 50 horas de duración. El alumnado conocerá las potencialidades analíticas que se le ofrecen y las principales operaciones que puede desarrollar con ellos. Además, se hará repaso a sus aplicaciones prácticas tanto en temas medio-ambientales como en los relacionados con la ordenación y gestión del territorio, la reconstrucción de paleopaisajes, los análisis espaciales, etc.
Más información: http://cursosig.asmoz.org/index.php/es/

