Corporate news

04/01/2011

Aurkezpenak

Aurkezpena Tolosan

Juan Garmendia, etnografo, historialari eta Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Bazkidearen azkeneko liburua aurkeztu zen martxoaren 25ean Tolosan. Escaparate etnohistórico. Fondo de escritorio / Agerkari etno-historikoa. Nere paperetatik izenburupean eduki askotako testuak biltzen dira, gehienbat argitaragabeak, mende erdi baino gehiagoko ikerketa jardunbidearen emaitza. Nestor Basterretxea artistak irudiztatu du obra hau.

Aurkezpenean ondokoek esku hartu zuten: Jokin Bildarratz alkatea; Jonan Fernandez, Baketik Bake Zentroko Zuzendaria; Juan Ignacio de Uría, RSBAPkoa, eta Juan Aguirre, liburuaren hitzaurregilea. Jose M. Muñoa, Eusko Ikaskuntza Lehendakariak mezu bat igorri zuen, bertaraturiko jende ugariaren aurrean irakurri zena.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp