Corporate news

11/01/2010

Barandiaran Fundazioa

Etnologia beka

José Miguel de Barandiaran Fundazioak urtero eman ohi duen izen bereko Ikerketa Bekaren gaia etnologia izango da 2011 urtean. Hala gizabanakoek nola hartarako osaturiko lantaldeek izango dute beka lortzeko aukera. Euskal kulturaren alor hauetan lanak gauzatzen ari diren pertsonek izango dute Beka hau lortzeko lehentasuna. Beka honek bi urteko iraunaldia du eta 16.500 euroko diru kopurua esleitu zaio. Dokumentazioa aurkezteko epea datorren abenduaren 31n amaituko da.

Argibide gehiago: www.barandiaranfundazioa.com

Share:
Facebook Twitter Whatsapp