Corporate news

04/01/2005

Batzorde Akademikoak 2005erako aurrekontuak onartu zituen

Apirilaren 18an, Baionan, 2005 ekitaldirako Gastu Aurrekontuak onartu zituen Eusko Ikaskuntzako Batzorde Akademikoak: 3.860.451 euro guztira, hau da, 2004rako aurreikusitakoa baino % 9 gehiago. Atalak kontuan hartzen baditugu (ikus ondoko irudia), inbertsiorik handiena Diziplina anitzeko Plan Bereziek eta XVI. Kongresuak beretzen dute, eta horien ondoren Kudeaketa Organo Orokorrei, Zientzia Sailei eta Bekei dagozkienak datoz.

Bilera horretan, Jean-Claude Larronde Eusko Ikaskuntza Iparraldeko Lehendakariak aurreko ekitaldian buruturiko jardueraren balantzea egin eta berehalako aurreikuspenak aurkeztu zituen. Era berean, azaroan egitekoa den Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua eta urteko proiektu nagusiak gogoeta gai gertatu ziren.

Sailei buruz

Bestalde, Sail Zientifikoak berriro definitzearren Saileko Lehendakarien Batzordeak egindako lehen proposamena jaso zuen Batzorde Akademikoak. Bertan, Sailen existentzia, eginkizuna eta funtzioak aztertzen dira, bai eta Eusko Ikaskuntzaren Plan Estrategikoarekin ados datorren etorkizuneko finantzatzea ere. Batzorde Eragileak hartarako izendatu batzorde delegatu bat lantzen ari den beste dokumentu bat gaineratuko zaio lehen aipatuari, eta hortik irtengo da Sailak birdefinitzeko azken proposamena.

Batzordeak, halaber, 2005eko Ikerketarako Laguntzen azken zerrenda onartu zuen (ikus 2. orria). Era berean, Folklore eta Musika Sailen lehendakaritza aukeratzeko prozesua zabaldu zen, eta Komunikabideak Sailari zegokion aldia luzatu zen (denak, ekainaren 20a arte).

Share:
Facebook Twitter Whatsapp