Corporate news

02/01/2013

Bazkideekin lehen bilerak

Eusko Ikaskuntzak, Batzorde Iraunkorraren martxoko bileran adostu bezala, hausnarketa prozesu bat abian jarri du, etorkizunera begira, "Eusko Ikaskuntza berri" bat definitzeko.

Urtarrilean hasi eta maiatzera arte luzatuko den prozesu honetan, urrats eta mugarri nagusiak azaltzeko eta zure ekarpen eta iradokizunak jasotzeko lurralde bakoitzean bilera batetara gonbidatu ditu lehendakariak bazkide guztiak. Bilera hauek Eusko Ikaskuntzak bere lan eremu geografikoko lurralde desberdinetan burutuko ditu. Iragan den urtarrilaren 23an Gasteizko bulegoan ospatu zen lehenengoa eta jarraian Donostiako Aquariumean Gipuzkoako bazkideekin egin zen bilera. Urtarrilaren 31an aldiz Nafarroako bilera ospatu zen eta azkenik Bizkaikoa datorren otsailaren 4an izango da. Iñaki Dorronsoro lehendakariaz gain, lurralde bakoitzeko lehendakariek ere parte hartu dute, bazkideen iritzi eta iradokizunak jasotzea helburu izan duten bilera hauetan. Jastoako ekarpen guztiak hausnarketa prozesuan txertatuko dira EI Berria definitzeko.

Zure iradokizunak:ei-sev@eusko-ikaskuntza.org

Share:
Facebook Twitter Whatsapp