*Donostia: urtarrilak 25
Urtarrilaren 25ean, Donostiako Miramar Jauregian (argazkian), Gipuzkoako Bazkideen Eguna egingo da. Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako Lehendakariordetzak antolatu duen topaketa honetan ongi etorria emango zaie 2006an Elkarteko kide egin diren pertsona guztiei eta Elkartean 25 urte egin dituzten bazkideak omenduko dira. Era berean, Udalekiko jarduera egitasmoa aurkeztuko da.
