Eugenio Arraiza, 90. hamarkadan Nafarroako lehendakariordea izan zena eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea, abuztuaren 13an hil zen, 79. urtebetetzearen bezperan.

Eugenio Arraiza Rodriguez-Montek Zientzia Zehatzak eta Marrazki artistikoa ikasi zituen Madrilen, Filosofia eta Letrak Zaragozan, Eliza Filosofia Loiolan eta Teologia Deustuko Unibertsitatean. Euskal kultura eta euskararen aldeko aktibista, Nafarroako ordezkari izan zen Udako Euskal Unibertsitatean, Literatura eta Linguistika bozeramaile Nafar Ateneoan eta ondoren Euskal Hizkuntza eta Kulturakoa. Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko Lehendakariorde, Euskalerria Irratiko eta Euskal Kantuzaleen Elkarteko bultzatzaile, eta Eusko Ikaskuntzako kide zen berrezarri zenez geroztik. Nafarroako idazkaritza hartu zuen 1980tik 1993ra bitarte, eta 1996an lehendakariorde aukeratu zuten Nafarroatik.
Azken urteotan bere memoriak idazteari ekin zion eta bi ale argitaratu zituen: Cerezas y Golondrinas, Pamplona, 1936-1946 (2011) eta Formando técnicos para el progreso, Gijón 1962-1963 (2015).
