Bazkideen Txokoa

Our members

02/01/2012

Bazkideen Txokoa

Maite Lafourcade Eusko Ikaskuntzako bazkidea saritua

Maite Lafourcade Eusko Ikaskuntzako bazkide eta Ipar Euskal Herriko lehendakari ordeak iragan den urtarrilaren 29an Sabino Arana Saria jaso zuen, sarien kultur ekitaldiaren XXIII. aldian. Fundazioko presidente den Juan María Atutxaren hitzetan "Maite Lafourcadek Humanitateen arloan ikertzaile eta irakasle moduan egindako ibilbide luzea eta hark Iparraldean euskal zuzenbide tradizionalaren inguruan garatutako zeregin garrantzitsua goretsi nahi ditugu; hain zuzen ere, esan behar da, azken arlo horretan aitzindaritzat dutela".

Horrez gain presidentearen hitzetan "euskal kultur identitateari buruz Maite Lafourcadek, batez ere Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren bitartez, dela azterlan gisa, dela liburu eta idazki gisa gauzatutako ekarpen guztiek eta dibulgazioak egiten dute sari honen duin, eta esan behar da, gainera, gaur egun, presidenteorde den erakunde hori sortzen ere lagundu zuela".

Maite Lafourcaderekin batera Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziak, Deustuko Unibertsitateak, Bilboko Merkataritza Ganberak, Eunate Agirrek eta CAF-ek jaso zuten saria.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp