Corporate news

11/01/2013

Bazkideen txokoa

Mungiako Udala

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren VI. ediziorako deialdia egin du. Aurtengo edizio honetan, aurreko urteetan lez, lehiaketa irekia izango da, bai forma aldetik eta bai eduki aldetik ere. Hori bai, aurtengo gaia Lauaxetak idatzitako olerki bik osatzen dabe: "Itauna"..."Erantzuna". Zalantza asko eta erantzun gutxiko garai honetan gai horrek idazle eta poesiagileei idazteko aukera zabala eskainiko diela uste dugu.

Beste baldintza guztiak aurreko edizinoetako berberak izango dira. Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa. Epaimahaia azken urteetan lez, Miren Agur Meabek eta Karlos Santistebanek osatuko dute, eta sari-banaketa abenduaren 3an egingo da, Euskeraren Nazioarteko Egunean Mungian egiten dan ekitaldi ofizialean.

Lanak Astiunerako Udal Erakundearen Egoitza Nagusian aurkeztu beharko dira (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga Kalea 1, 48.100 Mungia) azaroaren 13a baino lehenago.

Informazio gehiago: http://www.mungia.org

Share:
Facebook Twitter Whatsapp