Corporate news

09/01/2011

Bekak

Oroimen iheskorrak

Pio Perez Aldasoro eta Inazio Aiestaran bazkideek 2010eko Agustin Zumalabe bekaren onuradun gertatu zen ikerlana entregatu dute: Oroimen iheskorrak: gerra zibileko sufrimenduaren inguruko hausnarketak, euskaraz idatzitako testigantzen ikerketaren bitartez. Bekadun proiektuan finkatu zenez, 1936ko Gerra Zibilari buruz euskaraz idatzitako oroitzapenak biltzean zetzan lan hori. Hamar narrazio autobiografiko bildu dituzte, ondokoek idatzitakoak: Salbador Zapirain Ataño, Sebastian Salaberria, Agustin Zinkunegi, Iñaki Alkain, Balendin Enbeita, Santiago Onaindia, Jose Mari Etxaburu, Iñaki Isasmendi eta Fermin Irigarai. Behin Agustin Zumalabe bekari zegokion lana amaiturik, Pio Perez eta Inazio Aiestaranek azterlan horretan sakontzeko asmoa dute beste alderdi batzuk ikertuz.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp