Corporate news

03/12/2015

Bizitza instituzionala: bi hitzordu otsailean

Otsailean Bilbon bi hitzordu izan ziren: bat Europar Komisioak deitutako herritar elkarrizketa; eta, bestea, UNESCO Etxean izandako erakunde arteko topaketa.

Bizitza instituzionala

Otsailaren 3an Bilboko UNESCO Etxean topaketa instituzional bat izan zen eta Eusko Ikaskuntzaren izenean Iñaki Dorronsoro Lehendakaria eta Prospektiba, Estrategia eta Proiektu Berrien zuzendari Beatriz Akizu bertaratu ziren. UNESCO Etxearen aldetik Ruper Ormaza eta Arantza Acha izan ziren, Presidente eta Zuzendaria, hurrenez hurren. Bestalde, Iñaki Dorronsorok parte hartu zuen otsailaren 26an Europar Komisioak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Hiritarren Elkarrizketak" hitzorduan. Lehendakariordea eta Enplegu, Hazkunde, Inbertsio eta Lehiakortasun Komisario Jyrki Kaitainen-ek 2014 bukaeran Jean-Claude Juncker presidenteak aurkeztutako Europarako Inbertsio Plana zer den azaldu zuen eta bertaratutako 200 pertsona baino gehiagori azaldu zien nolako onurak dakartzan Euskadi eta Espainiarentzat.
Share:
Facebook Twitter Whatsapp