Corporate news

06/13/2005

E.I.-Baionne Sariak

Eusko Ikaskuntza-Ville de Baionne VI. Sarietarako deia zabaldu da, beste urte batez, bi sailotan: Euskal Kultura Sariak eta Bideo dokumentalen Sariak.

Lehen Kultura Sariak (2.500 euroz hornitua), Baiona zein Iparraldeko gairen bati buruz berriki egindako obra zientifiko edo kultural baten egilea, edo Iparraldeko hiri baten edozein alderdiri buruzko doktore tesi baten egilea nabarmentzea du helburu. Bigarren, Kultura Sariak pertsona ospetsu bat omentzen du, Iparraldeko euskal kulturari edo zientziari egindako ekarpen bereziki esanguratsuagatik.

Bideo dokumental edo erreportaia onenei ematen zaizkien Sariak bi mailatan deitu ohi dira: profesionala eta ez profesionala. Bi-bietan, lehen saria 1.200 eurokoa da, eta 600ekoa bigarrena.

Uztailaren 30ean amaitzen da hautagaiak hartzeko epea.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp