Corporate news

04/17/2015

Ekitaldi publikoak

Ataun, Beasain eta Biarritzen hiru hitzaldi izan dira. Historia, politika eta artean interesa dutenen arreta lortu dute.

Joxerramon Bengoetxea

Ataungo udaletxeko batzar aretoan, Iñaki Dorronsoro Lehendakariak "Eusko Ikaskuntza eta ataundarrak" hitzaldia eskaini zuen martxoaren 12an. Martxoaren 27an, Beasaingo Igartza Jauregian zientzia zabalkunderako Lemniskata elkarteak antolatutako topaketa izan zen. Joxerramon Bengoetxea bazkideak (2010eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria) "Burujabetza Autonomia eta Erabakitzeko Eskubidea" hitzaldia eskaini zuen. Apirilaren 11an Biarritzeko Mediathèquen Eric Dicharryk hitzaldia eskaini zuen Banksyren "street artist" deitutakoari buruz, Eusko Ikaskuntzako bazkide eta antropologoaren azken liburuko protagonista da street art artista britaniarra. Bestalde, martxoan zehar, Iñaki Dorronsoro Lehendakariak, Eusko Ikaskuntzaren izenean, zenbait ekitalditan hartu du parte: Martin Ugalde Foroak antolatutako mahai-ingurua "Nola euskaldundu erdaldunak" gaiari buruz (martxoak 10); Legebiltzarrean izandako UNESCOren 70. urteurreneko ekitaldian (martxoak 16) izan zen, hurrengo egunean, Eurobaskek antolatutako Jardunaldian parte hartu zuen: "2015: Nuevos objetivos del milenio". Bilbon izandako (martxoak 17) Arko Atlantikoko Batzar Nagusiarekin ere bat egin zuen.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp