Corporate news

11/01/2008

ENE

ENE 2008

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da beste aldi batez. Ihardunaldi hau 1948an sortu zen Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Aurtengo ekitaldien egitaraua azaroaren 17an aurkeztuko da komunikabideen aurrean. Aurrekoetan bezalaxe, Internet bidezko iharduera parte hartzaile bat proposatuko da, bereziki gazteei zuzendua, eta ENE Sariaren bidez Euskal Herritik kanpoko erakunde bat sariztatuko da euskara sustatzearen alde egindako lanagatik.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp